salvatierra-agurain

Agate Deuna Agurainen 2016

DSCN5661

SANTA AGEDA TRADIZIOAK LAUTADAN    

DSCN5660

Otsailaren 5ean ospatzen du Eliza Katolikoak Santa Ageda eguna. Euskal Herriko leku gehienetan, herri-tradizioz, bezperan hasten da jaiaren ospakizuna, hau da, otsailaren 4ko iluntze aldera.

Jaiaren tradizioa eta zentzuak | Zeinek eta zeinengana | Erronda eta eskea | Elementu osagarriak | Kantuak

Jaiaren tradizioa eta zentzuak

  • Zentzu erlijiosoa. Santa Ageda jaiak, logikoa denez, zentzu erlijiosoa sakonenean, santa horri gorazarre egitekoa, nahiz eta zentzu hori ia erabat galdua den probintzia osoan. Santa Ageda egunean Arabako herri guztietan izaten ziren elizkizunak, meza eman eta prozesioa egiten zen santaren irudia eramanik. Han-hemenka koloretako zapiak jartzen zizkioten neskek apaingarri gisa irudiari.
  • Anaitasun zentzua. Urtarrila bukaera iristean, herri eta auzuneetako mutilak bildu egiten dira eta taldeak eratzen dituzte, ez oso handiak, zuzendaria edo guztien buru izango den bertsolaria izendatu edo hautatzen dute, eta Santa Ageda bezperako eskeari ekiteko ordua jartzen dute.

DSCN5663

 

  • “Mutil sartzea”. Herri guztietan izaten zen Mutil Elkarte bat, elkarte teoriko baino gehiago praktikoa; bertan sarrera formala egin gabea zenari ez zioten mutilen meriendetan, herriko jaietan parte hartzen uzten, are gutxiago Santa Ageda jaietan ..
  • Konjuru zentzua: kanpaiak jotzea, zahagiak erretzea… Santa Ageda egunaren bezperan, nekazariek erre egiten zituzten zahagi eta zahato zaharrak, eta korrika eramaten ohi zituzten soroetara, sute eta izurri kaltegarrietatik babesten zituztelakoan. Mutilak, bestalde, kanpandorrera igo, eta kanpaia jo eta jo ematen zuten gau osoa, gaizkiaren izpiritua uxatu asmoz.

Zeinek eta zeinengana

Eskuarki, hemen “mutil” deitu ditugun eta gaztelaniaz “mozo” esan ohi zaien horiek herriko mutil ezkongabeak izan ohi ziren. Zenbait lekuetan, gaztelaniazko “mozo” hitza dena delako urtean soldadutzara joan behar zuten gazteez hitz egitean bakarrik erabili izan da.
Honengatik edo hargatik, arrazoi aldakorrak izaten ziren urtero-urtero bisitatuko zituzten etxeak aukeratzeko arrazoiak.

DSCN5664

 

Erronda eta eskea

Inguruko etxeetara bisita egiten da erronda-jaietan atarietan kantatu eta, trukean, “jatekoren bat” jasotzeko.
Eskearen helburua anaitasun merienda edo afaria egiteko beharrezkoa eskuratzea izan ohi da; hala ere, bestetarako ere izan daiteke eskea.

DSCN5665

Elementu osagarriak

Abesbatza, mutil-taldeak, kaikuak, bufandak, txapelak, abarkak, argiak, makilak, saskiak, lukainka, arrautzak…, eskea, dirua, afaria, merienda, olgeta eta, azkenaldi honetan, ikasketa-bidaiak. Elementu horiek guztiek festaren apaingarri-edo dira.

DSCN5666

  • Zer dela eta makilen erabilera? Bada, litekeena da mutilak gauez ilunpean ibili beharra izatea arrazoia, bideetan barrena baserriz baserri lagundu egingo zileko ez erortzen. Horrez gain, kantuaren akonpainamendu gisa ere erabiltzen ziren.
  • Badira zenbait doinu, propio Santa Ageda egunekoak.
  • Komenigarria omen abesbatzak egingo duen ibilbidea finkatzea. Erronda egitean, leku batetik bestera joatean, ez da sekula sobera izango musika, lagungarri.
  • Horixe da errondaren helburua. Eskuratzen dena gauza askotarako erabil daiteke, eta mutil taldearen asmoak izango du hor zeresana.

Kantuak

Agiri honetan Santa Agedaren abestiaren zenbait aldaera jasotzen dira:

  • Resurreción María de Azkuek Cancionero Popular Vasco lanean jasotako lau doinu.
  • Santa Agedako kanturik hedatuenaren zazpi bertsio.
  • Santa Agedari eskainitako kantu bat, Manuel Lekuonak Oiartzunen jasoa.
  • Abestiaren hitzen hainbat bertsio, batzuk Joaquín Jiménezek eta besteak Isidoro Ruiz de Arbulok argitaratuak.
  • Jesus Guridiren Mirentxu operako hamargarren agerraldiko partituren faksimilea

 

DSCN5667

Canción de Santa Agueda

  Aintzaldu daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate,

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz

aurten be igazko berberak,

igaz lez hartu gagizuez ta

zabaldu zuen sakelak…

 DSCN5668

 

  Aintzaldu daigun Agate Deuna 

bihar da ba Deun Agate,

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe.

Zorion etxe hontako denoi

oles egitera gatoz,

aterik ate ohitura zaharra              DSCN5670

aurten berritzeko asmoz

Aintzaldu daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate,

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe.

 

   Ez gagoz oso aberats diruz

ezta ere oinetakoz,

baina eztarriz sano gabiltza

ta kanta nahi degu gogoz

DSCN5669

Aintzaldu daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate,

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe.

Santa Ageda bezpera dogu

Euskal Herriko eguna,

etxe guztiak kantuz pozteko   DSCN5673

aukeratua doguna.

Aintzaldu daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate,

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe.

Orain bagoaz alde egitera

agur dautsugu gogotik;

Agate Deuna bitarte dala

ez eizue izan kalterik… IEUP!!

 
—-Traducción——–

 

  Tengamos gloria Santa Águeda

Mañana es pues Santa Águeda,

en esta casa la felicidad está vacía

para perpetuar en euskera el cambio.

Para Santa Águeda a venir reunimos

este año pues los mismos del pasado,

el año pasado nos cojistes y nos

ampliaste el bolsillo.

DSCN5671

  Tengamos gloria Santa Águeda

Mañana es pues Santa Águeda,

en esta casa la felicidad está vacía

para perpetuar en euskera el cambio.

Felicidad en esta casa haya a los que

a saludarte venimos,

puerta con puerta la costumbre vieja

este año con intención de renovar.

 

 

  Tengamos gloria Santa Águeda

Mañana es pues Santa Águeda,

en esta casa la felicidad está vacía

para perpetuar en euskera el cambio.

No estamos muy ricos por dinero

tampoco por los pies,

pero de garganta bien andamos  DSCN5672

y por voluntad cantamos a gusto.

Tengamos gloria Santa Águeda

Mañana es pues Santa Águeda,

en esta casa la felicidad está vacía

para perpetuar en euskera el cambio.

 

  La víspera de Santa Águeda tenemos

el día del País Vasco,

todas las casas para alegrar por cantos

elegidas las tenemos.

Tengamos gloria Santa Águeda

Mañana es pues Santa Águeda,

en esta casa la felicidad está vacía

para perpetuar en euskera el cambio.    DSCN5674

 

Ahora sí vamos a marchar

a saludar todos desde la voluntad;

mientras entre Santa Águeda

no hagáis el mal… ¡¡IEUP!!

 

Gasteizko Udaletxea

Kepa Ruiz de Eguino

Zazpi Ruiz de Infante

DSCN5675 DSCN5677

santagata2010

Deja un comentario

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: