salvatierra-agurain

Entzia Naturako forma bitxiei

 Entzia –  Naturako  forma  bitxiei 

5436023845_baf55a57d8

Naturaleza Caprichosa de Entzia

Formas caprichosas de la Naturaleza – Enztia

Maitagarriak, iratxoak eta jainkoak basoetan
dabiltza. Egunsentian ikus ditzakezu eta, batez
ere, solztizio eta ekinozioetako arrats eta
eguerdietan. Hala ere, ilargi beteko udako eta uda
amaierako gauak maite dituzte bereziki.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
El “PUPI” de Igurita Txipi


Ausartzen bazara, San Joan gauean ikusiko dituzu, edo
arimen egunean edo Santa Luzian. Bihurrikerietan
ibiltzen dira, berriro ere argira jaiotzeko
promesarekin.

El monstruo de Iguaran en Entzia


Senti ditzakezu eta ikusi ere bai adi eta isilik ibiltzen
bazara baso trinkoetan, mendi arteko bide ilunetan,
kobazuloetan, harkaitz arteko lainoan eta orbelez
estalitako bidezidorretan.

 20130505_33

Zeruari begira dauden harrien artean ezkutatzen
dira. Harri horiek erronka egiten diote zeruari,
denbora neurtzen dute, egunen eta urtaroen joana
dute gogoan, lurperatzeko tokiak adierazten dituzte,
harrizko bihurtu diren zentinela mutuen antzera
munduaren hasierako sekretu atabikoak zaintzen
dituzte, guztiaren jatorriari buruzkoak.

El oso verde de Igorita – Entzia


Ongi begiratuz gero, lamia eder eta liluragarriak
ikusiko dituzu urezko ispiluaren beste aldean, iturri
baten ondoan edo ur-jauzien atzean, goroldiozko
horman eserita.

El pájaro del Puerto de Ocariz – Entzia


Beldurtiak omen dira eta erreka
bazterretan agertzen dira urrezko orraziarekin ile
horia orraztuaz eta sirenenak bezalako kantu
hipnotikoak abestuaz; izan ere, lehengusinak dira

El oso de Esnabarretas – Entzia


Konjuruak egiten ez badakizu edo toki sagaraturen
batera iristeko gai ez bazara, estali ongi belarriak
eta urrundu ibaitik edo… maitemindu egingo zara.

 20120617_106
Elefante de Arno – Zalamportillo – Entzia
 20120617_38


Begiratu ongi naturako forma bitxiei, izaki magikoek
atsegin baitute adarren, hostoen eta enborren
artean egotea eta zuhaitzaren arkitekturaren zati
izatea, arkitektura hori fraktala baita, zainak eta
sustraiak bezala, eta lurpean sartzen dira, han
baitute bizitokia.

      El “sapo” de Arrasate     –    Entzia     y el “Pupi” de Igurita Txipi


Oso artistak direnez, eskultura gustatzen zaie eta
lan miragarriak egiten dituzte, hala nola, abadia
txikiak haitzetan, beraien berezko gaitasunarekin
eta euriarekin eta haizearekin arkuak eta kupulak zizelkatuta.

El rinoceronte de Legaire – Entzia


Baina orbelez estalitako bidexka baten
amaieran ate bat ikusten baduzu, ez igaro
bestaldera. Inoiz ez dakizu non agertuko zaren,
ezta agertuko zarenik ere.

El dragón de Itaida – Entzia
El monstruo verde de Entzia El mendigo de Lazkueta- Entzia
Monstruos de Legaire – Entzia
Quasimodo disfrazado de haya en Entzia

TEXTOS Y FOTOS:  

PELCONS
PABLO CORRES “EZTUINAGA”
MIRENTERESE
ROBERTO GALLEGO
ANDER GARCIA
ZAZPI RUIZ DE INFANTE
PATXI URBINA
KEPA RUIZ DE EGUINO

Deja un comentario

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: